Club Deportivo Zornotza 1960an sortu zen. Ordurako, club-eko jarduerarik ezaguneko edizio batzuk ospatu ziren: Zornotzako Krosa. Biak, bai krosa baita club-a ere, Miguel Bilbaoren eskutik sortu ziren. Gainera, clubeko atletek, estatu mailako lehiaketetan emaitza oso onak lortu dituzte. Bere garaietan, 80. hamarkada amaieran eta 90eko hasieran, emakumezkoek arrakasta handia izan zuten pistan: 1989an, junior mailako Espainiako txapeldunak izan ziren eta lau urtez ohorezko mailetan lehiatu zuten, bi denboralditan, Club-en arteko Espainiako txapelketan laugarren postua lortuz. Maite Zúñiga, Amelia Lorza, Cristina Castro, Estibaliz Urrutia edo Amaia Piedra, besteak beste, izan ziren C.D. Zornotzako atletak. Nazioartekoak izateaz gain, Maite Zúñiga eta Cristina Castro, olinpiarrak ere izan ziren. Baita gizonezko kros talde bat ere, non Martín Fiz eta Diego Garcíaren mailako atletek parte hartu zuten, besteak beste. Gaur egun, Amorebieta eta inguruko herrietako hogeita hamar atletek osatzen dute club-a.
Club Deportivo Zornotza
@crosszornotza facebook.com/crosszornotza